KALE edo BALE

ahaidetasun feministetara!

Argi dugu: erreprodukzio sozialaren krisi sakon baten aurrean gaude; hots, bizitzak aurrera egiteko eta era duinean erreproduzitzeko  erabateko oztopoak ditu.  Bizitza berrien sorkuntza zein orohar izakion zaintza gizartearen bazterrean gelditu da eta bere tokian kapitalaren metaketa jarri. Zaintza zein ugalketa lanak indibidualizatu dira, feminizatu, merkantilizatu, eta etxeetan zein familia nuklearretan pribatizatu.

Gainera, inkontziente sozial moduko batean murgildu gara, zeinetan ukatu dugun izaki hauskorrak garela, bizitza iheskorra dela, eta zaurgarritasunak definitzen gaituela. Arrakastaren eredua erabateko autonomiarekin lotu dugu, besteen beharrik ez izatearekin. Baina inork ezin du bakarrik bizi, eta horregatik derrigorrezkoa egiten zaigu autonomia, eta autosufizientziaren ideal neoliberalei aurre egitea, eta aldarrikatzea izaki ororekin halabeharrezko hariak ditugula eta elkar zaindu behar dugula.

Horretarako komunitate indartsuak eratu nahi ditugu, elkarren babesa sentituko dugun ingurua sortu, bizitza bizigarriagoa egingo diguten sareak hauspotu. Ez ditugu kriantzak, familiak, afektibotasunak, gurasotasunak eta zaintzak indarkeriaz josita dauden egituretara mugatu nahi, ez dugu bizitzaren bizigarritasuna familia nuklear heterosexuala ardatz duen antolaketara itxi nahi. Ezin dugu mugatu odoleko senidetasun harremanetara.

Komunitate afektibo eta politiko berriak sortu nahi ditugu, ahaidetasun feministak indartzen jarraitu. Eta, horretarako, tartea hartuko dugu zaintza duinen aldarrikapenak bustiko duen udazkenean. Familia eta amatasun eredu eskuraezinek sortzen dituzten ondoezak aztertu nahi ditugu, eta erresistentziarako bideak aitortu. Era berean, betiereko absenteak interpelatu nahi ditugu, eta eraldaketarako palankak bultzatu. Eta bereziki amestu nahi dugu, balio diguna aintzat hartu eta elkarrekin utopiak sortu; hots, etorkizun desiragarriak nolakoak diren pentsatu.

EGITARAUA:

URRIAK 7

AZPEITIko Emakumeen Txokoan

Amatasunen ondoezak eta erresistentziak

9:00 Ate irekiera.

9:45 Egungo mugak eta ondoezak: Parean Elkartea, Silvia Agüero Fernández, Natalia Gardeazabal Díez.

11:45 Atsedena.

12:15 Gure minak sendatzen: Azpeitiko Amen Sarea.

13:30 Itxiera.

URRIAK 21

ZUMAIAko Emakumeon* Etxean

Ahaidetasunen fikzioak eta utopiak

9:00 Ate irekiera.

9:45 Ama ta Asunak: erakusketa, dokumentala eta solasaldia. June Baonza Pagaldai.

10:45 Atsedena.

11:15 Mahai-ingurua: Jule Goikoetxea Mentxaka, Elixabete Imaz Martínez, Danele Sarriugarte Mochales.

13:00 Itxiera.

AZAROAK 18

ERRENTERIAko Emakumeen Etxean

Absentziak eta eraldaketak

9:00 Ate irekiera.

9:30 Ondo etorria.

9:45 Absentziak eta eraldaketak hiru ikuspegitik:

  • Aitatasunak: Asier Arizkorreta Hurtado.
  • Espazioen diseinua: Ula Iruretagoiena Busturia.
  • Politika instituzionalak: Oihana Etxebarrieta Legrand.

 

11:30 Atsedena.

12:00 “En tránsito” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Bidez-Bidekoekin. Zuzendaria: Oskar Tejedor.

14:00 Itxiera.

Jarrai gaitzazu sareetan!

emagin@emagin.eus

679 756 824

Laguntzailea:
Gipuazkoako Foru Aldundia